XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste Ama bat

Urte Santua bukatu baiño leen, Ama Birjiñaren irudia jarri degu sukaldean, eta geroztik aren aurrean egiten ditugu gure otoitz guztiak.

Zeiñen errezago diran!

Zeiñen gartsuago!

Gogoan det... Boulogne-ko Ama Birjiña gure alderdi ontan erriz erri ibilli zanean, aski zuan jendeak aren irudiari begiraldi bat egitea, otoitz eta negar egiteko...

Ala ere, irudi bat zan bakarrik, eta ez iñon ez zegona...

Zer litzake, beraz, Amaren aurpegia ikusiko bagenu?

Nolakoa izan zan Benardetaren lillura eta zoramena koban Andere zoragarria agertu zitzaionean!

Egia esateko, ni ez nintzake asko izutuko, ala iruditzen zait beintzat.

Ama batek ez du aurrik izutzen.

Ezin lezake.

Andre Maria ez ote da, lenbizi, eta gauza guztien gaiñetik, Ama?